Garbitegietako autozerbitzuei buruzko azken txostena: egiaztapena, kanpainako arau-hausteen

Helburua

2020an arau-hausteak zituzten eta ohartarazpena jaso zuten establezimenduek arau-hauste horiek zuzendu ote dituzten egiaztatzea izan da kanpainaren helburua.

Kanpainaren izaera

Ikuskapen-kanpainak zehapen-izaera du.

Kanpainaren garapena

Guztira, 25 jarduera egin dira, honako banaketa honen arabera, 2020an antzemandako arau-hausteak zuzendu diren egiaztatzeko: 7 jarduera Araban, 8 Gipuzkoan eta 10 Bizkaian.

Betetzeko epea

Kanpaina 2021eko ekainaren 25aren eta 29aren artean egin da.

Lortutako emaitzak

Guztira, 17 establezimendutan aurkitu dira arau-hausteak; hau da, % 68an.

Arau-hausterik ohikoenak honako hauek izan dira: makinak ez du igortzen emandako zerbitzuaren tiketa edo establezimenduan ez da argi eta garbi eta ulertzeko moduan agertzen kontsumitzaileek nola jokatu behar duten zerbitzuaren egiaztagiria edo tiketa/ordainagiria lortzeko (% 44). Hala ere, egoera hobetu egin dela antzeman da. Izan ere, 2020an arau-hauste horiek % 92 ziren.

Beste arau-hauste nabarmen batzuk:

- Sartutako zenbatekoa automatikoki berreskuratzeko aukera ematen du, eskatutako zerbitzua ematen ez bada (% 30, 2020ko % 47,40ren aldean).

- Enpresariaren nortasuna ageri da: sozietatearen izena, saltokiaren izena, helbide osoa eta telefono-zenbakia (% 28, 2020ko % 96ren aldean).

- Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen erreklamazioak, kexak eta kontsultak erantzuteko prozeduraren berri ematen da, honako datuk hauek jasota: posta-helbidea, telefono-zenbakia, faxa, eta, hala badagokio, helbide elektronikoa (% 20, 2020ko % 84ren aldean).

- Emandako zerbitzuen eta horien ezaugarri nagusien berri ematen da (% 8).

Ez da antzeman 2020an identifikatutako beste arau-hausterik. Zerbitzuaren azken prezioaren berri ematen da, zergak barne. Onartzen diren txanpon-moten eta ordainketa egiteko moduaren berri ematen da. 

Egindako 25 ikuskapenak honela amaitu dira:

  • 17 ikuskapenetan proposatu da zehapen bat (% 68).
  • 8 ikuskapen artxibatu dira (% 32). 

Ondorioak

17 alditan, Kontsumobidek zehapen-proposamena jarri die arau-haustea zuten espedienteei. Nolanahi ere, aipatzekoa da kanpainan antzemandako arau-hausteen kopurua nabarmen jaitsi dela, eta egondako arau-hausteetan ere aldaketaren bat egon dela.

Arau-jauste partzial indibidualak aztertzen baditugu, antzemandako hobekuntza nabarmentzekoa da. 2020an, enpresaren nortasunaren gaineko arau-haustea orokorra zen, eta, orain, aldiz, kasuen heren batean baino gutxiagoan antzeman da. 2021eko arau-hauste nagusia, aldiz, tiketak igortzeari buruzkoa, ez da % 50era iritsi. Gainerako arau-hausteetan ere jaitsiera nabarmenak egon dira. Are gehiago, kasuren batean, ez da arau-hausterik egon. 

Ondorioz, 2020an gauzatutako jarduerei esker, zuzendu egin ahal izan dira antzemandako arau-hausteetako asko. Beraz, 2021ean, bai arau-hausteak bai ehuneko partzialak nabarmen jaitsi dira.

Azken aldaketako data: