Kontroleko azken txostena 13/23.- Kalitate bereiziko programa - "Nafarroako zainzuriak"
Helburua
Kontrol sistematiko honen helburua honako hau egiaztatzea izan zen: Nafarroako zainzuri gisa saltzen diren zainzuriak Nafarroakoak direla eta txikizkako operadoreek beharrezko dokumentazioa dutela. Kontrol hori Estatuak koordinatutako ikuskapen-kanpainei dagokie.
Zehapen-kanpaina bat izan zen, eta bertan kontrolatu zen, halaber, ez dagoela etiketarik nahastea eragin dezakeenik , adibidez, Nafarroa aipatu eta Europako zigiluaren bermerik ez izatea.
Kanpainaren garapena eta emaitza
Kontrol horiek Usurbilen eta Donostian egin ziren. Guztira, 7 jarduketa egin ziren 2023ko irailaren 18tik 29ra bitartean, eta honela banatu ziren: produktu-protokoloaren araberako 3 ikuskapen , operadore-protokoloaren araberako 2 ikuskapen eta bi lagin-hartze.
Produktuaren gaineko protokoloa zuten ikuskapenek ez zuten arau-hausterik izan. Hala ere, egindako bi lagin-hartzeetan, ontziratzeari eta etiketatzeari buruzko araudiaren ez-betetze arinak hauteman ziren.
Nabarmentzekoa da txikizkako operadoreetako batek ez zuela lagundu ikuskapen-lanetan, eta, beraz, zehapen-espedientea irekitzea proposatu zen.
Ondorioak
Laginetan hautemandako ez-betetzeek kontrol horiek errepikatzea gomendatzen dute.
Azken aldaketako data: